Gipuzkoa

Ekain Tolaretxipi Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako txapeldun

2021/05/29
Atzo, ostirala, jokatu zen Gipuzkoako Eskolartekoko finala, Urnietan. Ekain Tolaretxipi nagusitu zen eta Naia Arrizabalaga izan zen txapeldunordea.

Lau kanporaketa jokatu ostean atzo izan zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala, Urnietako Saroben. Finalean lau kanporaketetako irabazleek eta puntuazioz sailkatutako bi bertsolarik hartu zuten parte:

Joar Garate Rueda

Nerea Isusi Gomez

Naia Arrizabalaga Arrieta

Amets Aizpurua Manzisidor

Ekain Tolaretxipi Errasti

Jon Mendiluze Mujika

Gai jartzaile lanak Eresti Oiarbidek egin zituen. Epaile lanetan berriz, Leire Beloki, Zigor Leunda eta Amaia Otxotorena aritu ziren.

Azkenean Ekain Tolaretxipi izan zen txapelduna, eta Saroi Jauregik jantzi zion txapela. Bigarren sailkatua berriz, Naia Arrizabalagak eskuratu zuen.

Honenbestez, bi hauek izango dira Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartuko duten bi gipuzkoarrak.