Gipuzkoa

Datorren ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa

2018/02/08
Bat-batekoan, bost kanporaketa eta finala izango dira. Idatzizkoan, berriz, sei saio egingo dira. Datorren ostiralean, Zestoan abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Txapelketa. Guztira 27 bertsolarik hartuko dute parte, iaz bezala, afari formatuan izango diren kanporaketatan. Finala izango da berrikuntzarik handiena. Orain arte, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunaren baitan ospatu izan da. Aurten, ordea, afari formatuan izango da, Lasturren.

Honakoa izango da egutegia:
- Otsailaren 16an, Zestoako Lau Iturri Elkartean: Iker Ormazabal Ojeda, Malen Elizasu Manterola, Oihana Labiano Sorazu, Bittor Zubiagirre Anduaga, Maide Garmendia Jauregi, Imanol Albizu  Gurrutxaga.
- Otsailaren 23an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean: Oier Ibarzabal Otaegi, Jon Azpiroz Anza, Aitor Tatiegi Loidi, Haizea Arana Cardenal, Joane Aldalur Irazusta, Iker Letamendia Barandiaran.
- Martxoaren 2an, Orioko Aldapa Elkartean: Igauri Lopetegi Amostegi, Aimar Sorazu Roteta, Itziar Mendia Urrutia, Uxue Alkorta Iturbe, Josu Ibarguren Elosegi.
- Martxoaren 9an, Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean: Ekain Tolaretxipi Errazti, Kepa Galparsoro Munduate, Oihana Arana Cardenal, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Julene Iturbe Epelde.
- Martxoaren 16an, Anoetako Kuku Elkartean: Araitz Sagarna Larrañaga, Xabier Agirre Bikuña, Eider Iturralde Agirre, Hodei Munduate Etxeberria, Maddi Aiestaran Iparragirre.
- Finala, apirilaren 2an, Lasturko plazako tabernan.
Afaltzeko izena eman nahi duenak www.bertsosarrerak.eus-en izango du aukera. Sarrerak saioa den asteko ostegun eguerdira arte egongo dira eskuragarri.
Idatzizkoa
Idatzizkoari dagokionez, bailarako antolatutako zortzi saio izango dira aurtean. Goizez izango dira saioak. Lehenik, ohi bezala, gaia eman eta bertsoak sortzen arituko dira gaztetxoak. Segidan, bertso saio didaktikoaz gozatu ahal izango dute. Honakoa izango da egutegia:
- Martxoaren 6an, Lezoko Gezala Auditoriumean.
- Martxoaren 7an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.
- Martxoaren 8an, Tolosako Leidor Aretoan.
- Martxoaren 9an, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan.
- Martxoaren 13an, Arrasateko Amaia Antzokian.
- Martxoaren 14an, Elgoibarko Ikastolan.
- Martxoaren 15ean, Azpeitiko Soreasun.
- Martxoaren 16an, Orioko Ikastolan.