Gipuzkoa

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea

2024/01/25
Otsailaren 9ra arte eman ahal izango da izena Eskolartekoan

2024koa XLIV.edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak. Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da:

Bertsopaper lehiaketa Ikastolen Elkarteak antolatuko du eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea arduratuko da.

Aurten bi atal izango ditu idatzizkoak, adinaren eta lanak gauzatzeko eraren araberakoak:

Bata presentziala eta bestea online (DBH 3 tik batxilergoko 2. mailara)

Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, ondorengo egutegiarekin:

Kanporaketak:

-Martxoak 1
-Martxoak 8
-Martxoak 15
-Martxoak 22

Finala: apirilak 12.

Hauek izango dira kanporaketetan egin beharreko lanak:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finaleko lanak berriz, ondorengoak:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-batekoan parte hartzeko izen emateko galdetegi bat bete beharko da otsailaren 9a baino lehen.

Hemen duzue apuntatzeko lotura:

https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/eskolartekoa-2024-izenematea/view