Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen
Larunbatean lau saio jokatuko dira, Oñatin eta Zumaian bina. Oñatin Santa Ana aretoan izango dira saioak, Itziar Etxezarreta Arakistainek aurkeztuta.
Goizez, 11:30 |
Arratsaldez, 17:30 |
Imanol Irazustabarrena Garmendia |
Aita Mari zineman jokatuko dira Zumaiako saioak eta Iban Narbaiza Cevidanesek aurkeztuko ditu.
Goizez, 11:30 |
Arratsaldez, 17:30 |
Igandean beste lau saio izango ditu Gipuzkoa Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseak. Usurbilgo Sutegi aretoan bi saio jokatuko dira, Inaxio Usarralde Arantzadik aurkeztuta.
Goizez, 11:30 |
Arratsaldez, 17:30 |
Azkenik, egun berean Zizurkilen asteburuko azken bi saioak jokatuko dira, Atxulondo Kultur Etxean. Imanol Artola Arretxek egingo ditu aurkezle lanak.
Goizez, 11:30 |
Arratsaldez, 17:30 |
Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontutan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.
Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.