Gipuzkoa

Azpeitian ospatuko dira Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna eta Eskolarteko finala

2017/03/27
Datorren igandean izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna Azpeitian, eta goizez bertan jokatuko da Eskolarteko finala.

Apirilaren 2an goizeko 11:00etan Soreasu antzokian egingo den Eskolarteko finalarekin emango zaio hasiera Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunari. Eskolartekoa apirilaren 17an hasi zen, eta Legazpin, Lasarten, Oñatin, Altzon eta Orion bost kanporaketa jokatu ondoren honako zortzi bertsolariek abestuko dute finalean:

-Urko Arregi

-Libe Goenaga

-Oihana Arana

-Jokin Irastorza

-Andoni Mujika

-Ane Beloki

-Iker Ormazanal

-Itziar Mendia

Gipuzkoako txapeldunak eta txapeldunordeak ekainaren 10ean Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan kantatzeko aukera izango dute.

Behin finala bukatuta, Azpeitiko plazan emango zaio jarraipena Bertso Eskolen Egunari, bazkalondorenerako jolasteko eta sormenerako antzerkiaren, bertso musikatuen, eskulanen eta jolasen gune desberdinak antolatu baitira. Arratsaldeko 16:30etan izango da bukaerako ekitaldia plazan bertan.