Aner Peritzek eskuratu du Lasturko finalareko hirugarren txartela
2019/03/18
Zarauztarra izan zen lehena ostiralean Orion jokatu zen kanporaletan.
Orioko Aldapa Elkartea jendez lepo zela ospatu zen, ostiralean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketa. Irati Arakistain, Maide Garmendia, Joane Aldalur, Aner Peritz “Euzkitze”, Xabier Agirre eta Jon Azpiroz izan ziren Bertan kantari, Ane Ezenarro gai jartzaile zutela. Aner Peritz “Euzkitze” izan zen garaile, eta berak eskuratu du, apirilaren 5ean, Lasturren izango den finalerako hirugarren txartela.
Hurrengo kanporaketa ostiralean izango da, martxoaren 22an, Oñatiko Larrain-gain Elkartean eta honako boskotea izango da bertan kantuan:
- Haizea Arana Cardenal
- Julene Iturbe Epelde
- Naia Arrizabalaga Arrieta
- Aimar Sorazu Roteta
- Bittor Zubiagirre Anduaga
Ohi bezala, saioa afalostean izango da eta afaritarako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahalko dira.