Gipuzkoa

Aner Peritz ere Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalera

2018/03/13
Pasa den ostiral gauean Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean jokatu zen laugarren kanporaketa, 70 entzule ingururen aurrean.

Julene Iturbe, Oihana Arana, Kepa Galparsoro, Aner Peritz eta Ekain Tolaretxipi aritu ziren bertsotan, joan den ostiral gauean, Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean. 70 entzule inguru bertaratu ziren eta Aner Peritz izan zen saioko irabazlea. Apirilaren 20an, beraz, Lasturko finalean ariko da Imanol Albizu, Haizea Arana eta Uxue Alkortarekin batera.

Bosgarren eta azken kanporaketa ostiralean izango da, martxoaren 16an, Anoetako Kuku Elkartean. Bost bertsolari hauek izango dira bertan kantuan:

- Araitz Sagarna Larrañaga

- Xabier Agirre Bikuña

- Eider Iturralde Agirre

- Hodei Munduate Etxeberria

- Maddi Aiestaran Iparragirre

Anoetan erabakiko da apirilaren 20an ospatuko den finalera zein zortzikote sailkatuko den.

Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira, ostegun eguerdira bitarte.