Ane Zubia ere Lasturko finalerako sailkatu da
2020/03/09
Ostiralean izan zen bat-bateko Gipuzkoako Eskolartekoaren bigarren kanporaketa, Ikaztegietako Herrigintza Elkartean.
Elkartea ikuslez lepo zela jokatu zen joan den ostiralean bat-bateko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa. Ikaztegietan aritu ziren kantari Hodei Munduate, Joar Garate, Xabier Albizu, Irati Arakistain eta Ane Zubia, Saroi Jauregik gidatuta. Ane Zubia izan zen garaile eta berak eskuratu du apirilaren 3an Lasturren izango den finalerako txartela.
Hirugarren eta azken kanporaketa ostiralean izango da, martxoaren 13an, Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean. Ondorengo seikotea izango da bertan kantari:
- Amets Aizpurua Mancisidor
- Aner Peritz Manterola
- Jon Mendiluze Mujika
- Nerea Isusi Gomez
- Olatz Zuazubiskar Iñarra
- Uxue Ostolaza Zubia
Afaritarako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira, ostegun eguerdira arte.