Andoni Mujikak irabazi du Zarauzko kanporaketa
Hirurogei lagun bildu ziren Zarauzko Urpekoak elkartean eta kantuan Libe Goenaga, Ane Peñagarikano, Jon Ander Iriondo, Iker Ormazabal, Beñat Clemente eta Andoni Mujika aritu ziren. Azken honek irabazi zuen afalondoren jokatu zen kanporaketa, beraz, zuzenean apirilaren 17ko finalera sailkatu zen. Gainontzeko bostek beste saioetako puntuazioen zain egon beharko dute.
Hurrengo kanporaketa martxoaren 11an jokatuko da Aretxabaletako Murualde elkartean. Bertsolariak honako hauek izango dira:
Aizpea Garmendia
Aritz Irigoien
Haizea Arana
Aitor Tatiegi
Maddi Aiestaran
Peio Iriarte
Gai-jartzaile: Inaxio Usarralde
Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosteko aukera egongo da martxoaren 9ra arte.