Amets Aizpurua nagusitu da Eskolartekoko bigarren kanporaketan
Martxoaren 17an, pasa den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa. Zarauzko Urpekoak Elkartean 65 lagun inguru elkartu ziren afalosteko saioaz gozatzeko. Kantuan Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Maddi Lasa, Araitz Ramos, Sustrai Goenaga eta Amets Aizpurua aritu ziren, azkenean, azken honek irabazi zuen saioa. Honenbestez, saioa irabazita zuzenean pasa da Lasturren jokatuko den finalera, besteek gainontzeko kanporaketetako emaitzen zain egon beharko dute.
Gai jartzailea Joanes Zubia izan zen eta bertsolarien lanak epaitzen Zigor Leunda, Leire Beloki eta Bakarne Urreaga aritu ziren, kopletako ariketan laguntzeko trikitilariak, berriz, Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi izan ziren.
Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, martxoaren 24an izango da Errezilgo Erniope Elkartean. Kanturan arituko diren bertsolariak ondorengo hauek izango dira:
Jon Mendiluze
Izar Zelarain
Jare Bengoetxea
Peru Alijostes
Beñat Zeberio
Egiar Otegi
Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai ostegun eguerdira arte (lehenago agortu ezean).