Aizpea Garmendia, Eskolarteko finalera sailkatua
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen martxoaren 11n Aretxabaletako Murualde elkartean. Elkartea jendez lepo, afalondoren izan zen saioan abestu zuten Haizea Arana, Aritz Irigoien, Aitor Tatiegi, Peio Iriarte, Maddi Aiestaran eta Aizpea Garmendia bertsolariek. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, apirilaren 17ko finalera zuzenean sailkatua. Gainontzekoek aste honetan jokatuko den azken kanporaketako emaitzen zain egon beharko dute.
Ostegunean izango da aste honetako kanporaketa Azkoitiko Iraurgi elkartean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariek abestuko dute:
Lierni Rekondo
Naroa Agirre
Iker Letamendia
Imanol Albizu
Itziar Mendia
Urko Arregi
Afarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira asteazkenera arte. Azkoitiko saio honetan erabakiko da finalean kantatuko duen zortzikotea.