Aitor Tatiegi Loidi Gipuzkoako eskolarteko txapeldun
Joan den ostiral iluntzean jokatu zen, Lasturren, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala, 100 lagunen aurrean. Aitor Tatiegi Loidi oñatiarra da aurtengo txapelduna, eta Aner Peritz Manterola txapeldunordea. Saroi Jauregi Aiestaran izan zen gai jartzailea eta honakoa izan zen kantari aritu zen zortzikotea: Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri Lopetegi Amostegi eta Maddi Aiestaran Iparragirre.
Saio bizia eta ederra osatu zuten zortzi parte hartzaileek eta giro beroa sortu zuten Lasturko tabernan. Txapela Oñatiko Txinparta Bertso Eskolaren izenean Iñaki Olaldek jantzi zion txapeldunari.