Aitor Tatiegi da Gipuzkoako Eskolartekoaren finalerako lehen sailkatua
80 ikusleren aurrean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehen kanporaketa joan den ostiralean. Bertan aritu ziren kantuan, Joar Garate, Araitz Sagarna, Ekain Tolaretxipi, Hodei Munduate, Maddi Aiestaran eta Aitor Tatiegi, Imanol Artola “Felix” gai jartzaile zutela. Aitor Tatiegi oñatiarrak izan zen garailea, eta berak eskuratu du apirilaren 5ean Lasturren izango den finalerako lehen txartela.
Hurrengo kanporaketa martxoaren 1ean izango da Zestoako Lau Iturri Elkartean, eta honako sei bertsolariak izango dira bertan:
-Oihana Arana Cardenal
-Uxue Alkorta Iturbe
-Imanol Albizu Gurrutxaga
-Igauri Lopetegi Amostegi
-June Garmendia Duarte
-Iker Letamendia Barandiaran
Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahalko dira.