Gipuzkoa

Bertsotan ikasteko aukera Donostia Kulturako ikastaroetan

2013/09/10
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak sinatu duten lankidetza hitzarmena dela eta, 2013-2014 ikasturtean bertsolaritzara gerturatzeko aukera izango da Donostian.

Bertsotan egitea ez da zaila, nola egin jakin behar... Doinuak ikasi, errimetara errimatu eta silabak neurtzen trebatzeko modurik dibertigarriena da bertso-eskola. Bertsolaritzarako hurbilpen baten ostean, bertsoaren sekretuak azaldu eta pixkanaka bat-baterako jauzia egiten saiatuko gara.

Matrikulazio epea: 2013ko irailaren 10etik 24ra.

Irakasleak: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Manex
Mujika.

Kultur Etxea: Casares, Egia, Larrotxene, Lugaritz

Informazio gehiago