Feminismoa

Bertsozale Elkarteak feminismoa aintzat hartzen du bere jarduera esparruan, izan bere egitasmoetan genero ikuspegia txertatzen eta zaintzen, edota kontzientzia pizteko eta hari eusteko bertso-eskola feministak sortzen.

Bertsozale Elkartearen baitan eta, haren bitartez bertsolaritzan oro har, genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzea da helburua. Hiru alorretan lantzen da:

1. Bertsozale Elkarteko Genero Agenda: Elkarteko sail bakoitzean genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzeko neurriak diseinatzeko eta gauzatzeko.

2. Formazioa eta sentsibilizazioa: Bertsogintzako eragile ezberdinei begirako formazioa. Bata, mistoa, emakume eta gizonezkonentzako; bestea, emakumeen ahalduntzearen lanketarako; eta beste bat, gizonezkoen identitate eta kokapenen hausnarketarako.

3. Gizarteratzea: Bertsolaritza eta generoaren alorrean egiten den prozesua gizarteratzea, lanketa honen gaineko informazioa eta proiektuan parte hartzeko aukera edonork izan dezan.

Genero ikuspegia bertsolaritzan