Gizonentzako Bertso Eskola Feminista

2019-2020 ikasturtean egin zen lehendabizikoz. Konpromisoan, esperimentazioan eta aniztasunaren oinarrien gainean egiten da lanketa.

Gizonezko bertsolariek lanketa feminista egiteko bertso-eskola da; 2021-2022 ikasturtean ere gai-jartzaileek eman ahal izan zuten izena. Halaber, bertso mugimenduan dabilen eta interesa duen edonor izango da ongietorria.

Gogoetarako eta esperientziak konpartitzeko espazioa eskaini nahi da, taldekideekiko konfiantza eta zaintza erdigunean jarriz. Bertsolaritzan, gizonezko gisa generoaren gaiak duen eraginaz gogoeta egitea, eta bertan norbere kokapenaz hausnartzea da taldearen izatearen egiteko nagusia.

Gizonentzako Bertso Eskola Feminista

Oinarriak

Zimendu hauen gainean egiten da lanketa:

  • Konpromisoa. Ikasturte osoan zehar saioetara etortzea eta dinamikan parte hartzea eskatuko zaie bertso-eskolan izena eman duten partaideei.
  • Esperimentazioa da bertso-eskola honen oinarria. Metodologia ere egokitzen joango gara taldearen bilakaeraren arabera.
  • Aniztasuna. Emakumeen arteko eta ikuspegien arteko aniztasuna eta errespetua oinarri izango da, epairik gabeko begirada landuz. Zaintza erdigunean jarriko da.

 

Ibilbidea

2019-2020 ikasturtean egin zen lehendabizikoz. Arkaitz Goikoetxea eta Iker Iriarte aritu dira ordutik gidari lanetan.

Ikus hemen Feminismoaz gogoeta, bertso eskola moldean erreportajea, 2021eko uztailaren 24an BERRIAn ateratakoa.