2024-2025 ikasturtea eta izen-ematea

Hamargarren ikasturtea du aurtengoa Ahalduntze Bertso Eskola Feministak. Urriaren 19an hasiko da eskola.

Norentzat

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat.

Maiztasuna eta ordutegia

Hilean behin, larunbat goizez (10:00-13:45). Ikasturtea 2024ko urrian hasi eta 2025eko ekainean amaituko da.

  • 2024ko urriak 19
  • 2024ko azaroak 23
  • 2024ko abenduak 14
  • 2025eko urtarrilak 18
  • 2025eko otsailak 15
  • 2025eko martxoak 15
  • 2025eko apirilak 12
  • 2025eko maiatzak 17
  • 2025eko ekainak 7/14

Lekua

Amasa-Villabonako Subijana etxean talde bat egongo da eta Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan bestea. Norberak erabakiko du ze taldetan izena eman.

 

Izen-ematea

  • Irailaren 25etik (10:00etan hasita) urriaren 7ra arte (egun hau osorik barne) eman ahal izango da izena.
  • Ikasturte osorako edo hiru hilabeteka izen-emateko aukera egongo da. Ikasturte hasierako izen ematean aukeratu daiteke noiz parte hartu, baina urtarrilaren eta apirilaren hasieran ere zabalduko da izen ematea.
  • Matrikula burututa (150 euro), ez da dirurik itzuliko.

 * Informazio gehiago nahi baduzu: (+34) 943 69 41 29 edo sustapena@bertsozale.eus

 

Ahalduntze Eguna 2023-festa