Eskolartekoa 2025

Martxoan hasi eta ekainera bitarte herrialde guztietan egingo dira eskolartekoak. Haur eta gazteek jendaurrean bat-batean kantatu ahal izateko aukera ematen du ekimenak.

37. Eskolartekoa da 2025ekoa, Euskal Herrikoari dagokionez. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dugu elkarlanean bat-bateko egitasmoa, eta 14-18 urteko gazteek hartzen dute parte.

Neguan hasi eta udaberrian zehar egiten ari dira lurraldeetako kanporaketa saioak eta finalak.

Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa ekainaren 14an izango da Arantzan (Nafarroa).

 

Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finalak

  • Araba. Maiatzaren 24an, Aramaion.
  • Gipuzkoa. Apirilaren 14an, Azpeitian.
  • Bizkaia. Maiatzaren 31n, Iurretan.
  • Nafarroa. Apirilaren 11n, Irurtzunen.
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa. Ekainaren 7an, Itsasun.
  • Euskal Herria. Ekainaren 14an, Arantzan (Nafarroa).