Eskolartekoa 2022

Lurraldeetan bidea eginda, ekainaren 18an amaitu zen Iurretan Euskal Herriko Eskolarteko jaiarekin.

34. Eskolartekoa da 2022koa, Euskal Herrikoari dagokionez. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dugu elkarlanean bat-bateko egitasmoa, eta 14-18 urteko gazteek hartzen dute parte.

Neguan hasi eta udaberrian zehar egiten ari dira lurraldeetako kanporaketa saioak eta finalak.

2022-06-18 Iurreta

Gipuzkoan izan dira goiztiarrenak; zenbait kanporaketa saioren ondotik, apirilaren 29an egin da finala bertan. Gerora egin dira Araban eta Nafarroan (maiatzaren 21ean), Bizkaian (maiatzaren 28an) eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen txapelketa (ekainaren 4an).

Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketa ekainaren 18an izan zen Iurretan.

 

Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finalak

  • Araba. Maiatzaren 21ean, Gasteizen. Maddi Agirre txapelduna eta Danel Herrarte txapeldunordea.
  • Gipuzkoa. Apirilaren 29an, Lasturren. June Aiestaran txapelduna eta Jon Mendiluze txapeldunordea.
  • Bizkaia. Maiatzaren 28an, Larrabetzun. Izaro Bilbao txapelduna eta June Diaz txapeldunordea.
  • Nafarroa. Maiatzaren 21ean, Arantzan. Beñat Astiz txapelduna eta Eki Mateorena txapeldunordea.
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa. Ekainaren 4an, Itsasun. Haira Aizpurua txapelduna eta Irantzu Idoate txapeldunordea.
  • Euskal Herria. Ekainaren 18an, Iurretan. Irantzu Idoate txapelduna eta Maddi Agirre txapeldunordea.