Eskolartekoa 2019

Otsailean hasi zuen bidea lurraldeetan eta ekainaren 8an, Saran, elkartu dira parte hartzaileak 2019ko Eskolartekoa jai giroan agurtzeko.

Hiru hamarkadatako bidea egin du egitasmoak lurralde guztietan modu bateratuan egiten denetik, eta 31. aldia izan du 2019koa. Idatzizko zein bat-bateko txapelketak egin ohi dira Euskal Herriko ikastetxeetan; Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dute elkarlanean bat-bateko egitasmoa. 15-18 urteko gazteek hartu ohi dute parte horretan.

Otsailean abiatu zuen bidea lurraldeetan eta ekainean amaitu da lurralde guztietako parte hartzaileak elkartu dituen jaiarekin.

2019-06-08 Sara

 

EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO JAIA

Ekainaren 8an izan zen Saran. Ohi bezala, lurraldeetako eskolartekoetan aritutako parte hartzaileak eta bertsozaleak elkartu ditu: lehenik, bat-bateko txapelketa egin da, eta, ondotik, bazkaria.

11:00etan, Sarako trinketean hasi da Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoaren Txapelketaren bat-bateko finala. 15-18 urte bitarteko gazte hauek hartu dute parte:

Julene Etxeberrik jarri dizkie gaiak eta Joana Itzainak egin ditu aurkezle lanak amaieran. Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Eneko Bidegain Aire, Joakin Arregi Goenaga, Julen Zelaieta Iriarte eta Mirari Azula Aurrekoetxea aritu dira epaimahaian, eta idazkari lanetan Nerea Goñi Begiristain.

Irabazleari, Irati Alcantarillari, Maddi Sarasua Laskaraik jantzi dio txapela, Aitor Sarasuari bertsolaritzari egindako ekarpen handiari esker onez eta Sarasua sendiaren izenean. Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari izandakoa, elkarteko eragiletzan eta bertsu irakasle aritutakoa, belaunaldiz belaunaldiko transmisioan lan eskerga egindakoa izan da Aitor Sarasua.

Saioa amaituta, Lur Berri aretoan elkarrekin bazkaltzeko aukera izango da, Iparra-Hegoako kideen eskutik.

LURRALDEETAKO ESKOLARTEKOAK

Lurralde bakoitzak bere txapelketa izan du, eta, bat-batekoari dagokionez, zenbait lurraldek saio bat baino gehiago egin dituzte.

Gipuzkoan otsailaren 15ean hasi zen Ibarran, eta martxoan beste hiru saio eginda, apirilaren 5ean jokatu zen finala, Lasturren. Idatzizkoan ere saio bat baino gehiago egin ziren, eskualdeka.

Nafarroan apirilaren 5ean egin zen bat-bateko saioa, Arantzan.

Araban bi egun hartzen dira Eskolartekoa ospatzeko: nerabeek maiatzaren 11n egin zuten jaia Legution, Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera. Gazteagoek maiatzaren 25ean egin zuten hitzordua Zigoitian. Tartean, maiatzean zehar, idatzizkoan, eskualdeetako topaketak egin ziren 14 urtetik beherako parte hartzaileentzat.

Bizkaian maiatzaren 25ean egin zen finala Abadiñon. Aurretik, beste lau saio egin ziren hilabetean zehar.

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan, maiatzaren 18ean elkartu ziren bertsozale gazteak, Hazparnen.

Eskolarteko azken eguneko jaiak

  • Gipuzkoa. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala apirilaren 5ean, Lasturren.
  • Nafarroa. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala apirilaren 5ean, Arantzan. | Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 26an, Larraintzarren; Ultzaman, zehazki.
  • Araba. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala (gazteena) zein Bertsoa Bizi Gazte Eguna maiatzaren 11n, Legution. | Eskolarteko bat-bateko txapelketa (haurrak) maiatzaren 25ean, Zigoitian.
  • Bizkaia. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala maiatzaren 25ean, Abadiñon.
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa. Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala maiatzaren 18an, Hazparnen.
  • Eskolarteko bat-bateko txapelketaren Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 8an, Saran.