Eskolartekoa 2015
Eskolartekoak bere bidea egin zuen herrialde bakoitzean: guztira, 15-18 urteko 112 gaztetxo aritu ziren.
EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 27an egin ziren Orion. Egitarau betea prestatu zen egun osorako.
11:00etan bat-bateko txapelketaren finala egin zen, pilotalekuan. Lurraldeetako Eskolarteko saioetan parte hartutako 112 gaztetxoetatik 9 aritu ziren Orioko finalean.
- Arabatik, Peru Abarrategi Sarrionaindia (1997, Aramaio) eta Peru Amorrortu Barrenetxea (2000, Gasteiz).
- Bizkaitik, Txaber Altube Sarrionandia (1998, Abadiño) eta Lurdes Ondaro Mallea (1997, Munitibar).
- Gipuzkoatik, Iñigo Ibañez Aramendi (1997, Azpeitia) eta Paul Iruretagoiena Rezola (1998, Ataun).
- Lapurditik, Aitor Servier Etxexuri (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco Etxeberri (1998, Lekuine).
- Nafarroako ordezkaria Manex Mailharin Ortigosa izan zen (1997, Berriozar), herrialdeko txapeldunari (Joanes Ilarregi Martzol) eta txapeldunordeari (Maddalen Lopez Tapia) ezin etorria suertatu zitzaienez.
Saioa Maialen Lujanbio Zugastik aurkeztu zuen eta bukaeran, Sustrai Colina Acordarrementeriak jantzi zion txapela irabazleari. Gipuzkoako gai-jartzaile taldeko partaideek jarri zituzten finaleko gaiak: Asier Iriondo, Aitor Alkorta, Iban Narbaiza, Iker Iriarte, Imanol Artola, Inaxio Usarralde, Ion Zaldua, Irati Agirreazaldegi, Itziar Etxezarreta eta Saroi Jauregi gai-jartzaileek. Epaile taldea herrialde bakoitzeko kide banak osatu zuten: Nerea Bruño (Nafarroa), Iban Thicoipe (Lapurdi), Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia) eta Ainhoa Mujika (Gipuzkoa) epaileek.
Sari nagusia Gabonetako oporraldietan egin zen Ahots Baten sormen egonaldia izan zen; Euskal Herriko finalista guztiek egonaldia dohainik izango dute.
Bazkaria eskaini zen eguerdian Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin (ENEEK) elkarlanean, eta produktu ekologikoak izan ziren oinarri. Bazkalostean, Lujanbio eta Colina plazako oholtzan aritu ziren librean eta, ondoren, Keshala eta Bi Bala musika taldeak aritu ziren.
ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK
Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.
2015eko Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko, beren laguntza eskaini zuten erakundeak hauek izan ziren: Orioko Udala, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK), Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.
Kontsulta itzazu xehetasunak BDBn: