Eskolartekoa 2014
15-18 urteko gazteek parte hartu zuten bat-bateko txapelketan: lurraldeetan lehenik eta Euskal Herri mailakoan gero, Orion. Guztira, 37 bertso-eskoletako 132 gazte aritu ziren.
EUSKAL HERRI MAILAKO FINALA ETA FESTA Orion ospatu zen ekainaren 21ean.
11:00etan, bat-bateko txapelketaren finala egin zen Karela kiroldegian. Bertsolariak 15-18 urteko gazteak izaten dira eta herrialde bakoitzetik bi sailkatu ohi dira.
- Arabatik, Peru Abarrategi Sarrionaindia (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi Fernandez de Retana (1997, Gasteiz).
- Bizkaitik, Asier Galarza Garai (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra Ruiz (1996, Abadiño).
- Gipuzkoatik, Maider Arregi Markuleta (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez Aramendi (1997, Azpeitia).
- Lapurditik, Aitor Servier Etchechuri (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco Etxeberri (1998, Lekuine).
- Nafarroatik, Mikel Lasarte Cia (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez Tapia (1997, Lesaka).
- Zuberoatik, Ibai Capot Thornary (1997, Zalgize).
Beñat Gaztelumendi izan zen saioko aurkezlea; txapeldunari Maialen Lujanbiok jantzi zion txapela.
Eguerdian bazkaria eskaini zen; Euskal Herriko produktu ekologikoekin egindako bazkaria izan zen, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) eskutik. Bazkalostean, bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria izan ziren: Patxi Etxeberria eta Maialen Lujanbio ere aritu ziren bertsotan elkarrekin eta, 16:00etatik 18:00etara Obaneuke taldearekin erromeria izan zen.
ANTOLATZAILEAK ETA BABESLEAK
Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.
Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko beren laguntza eskaini zuten erakundeak hauexek izan ziren: Orioko Udala, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK), Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.
Kontsulta itzazu xehetasunak BDBn: