Lan eskaintzak
- Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak komunikazio eragilea behar du.
- Nafarroako Bertsozale Elkarteak administrazio teknikaria behar du.
- Bertso irakasleen lan-poltsa: eman izena zure lurraldean.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu lan poltsa honetara aurkeztuz gero zure datu pertsonalak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen tratamendu sistemetan jasoko direla elkarteak burutzen dituen langile hautaketa-prozesuetan erabiltzeko. Zure eskaria modu egokian kudeatzeko zure datuak lurralde desberdineko Bertsozale elkarteei komunikatuak izan daitezke.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra eta zure baimen zehatza dira. Zure datuak gure Lan Poltsan sartzeko helburuarekin bidaltzeak zure baimen zehatza ematea dakar. Zure datuak bai informatikoki bai paperez tratatuak izan daitezke.
Gogorarazi nahi dizugu zure eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, portabilitatea eta baimenaren ezeztapena) edonoiz erabili ditzakezula. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein eskaria. Horretarako, elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bitartez: datuenbabesa@bertsozale.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren N.A. edo baliokide den beste agiriren kopia bidali beharko da. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez izanez gero edo erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Begirunez,
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea