Nafarroako Bertsozale Elkarteak sustapen eragilea behar du
Nafarroako Bertsozale Elkarteak sustapen eragile bat behar du, urtebeteko ordezkapen bat egiteko. Curriculum Vitaeak eta motibazio gutunak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 20a, ostirala (barne).
Eskaintzen da:
- Urtebeteko kontratua, lanaldi osoz.
- 2024ko urtarrilaren 1ean hastekoa.
- Lan lekua: Nafarroako Bertsozale Elkartearen Iruñeko egoitza.
- Urtean 35.952,5 3 euroko soldata gordina.
Lanpostuaren deskribapena:
Nafarroako Bertsozale Elkartearen sustapen egitasmoak diseinatu eta aurrera eramateko pertsona baten bila ari gara. Besteak beste, bertso saioen antolaketa, txapelketa eta sariketa ezberdinen di-seinua, hainbat kultur programazioen kudeaketa, sortzaileekin zein kultur eragileekin harremanak, aisialdi egitasmoen antolaketa… izango dira haren eginkizun nagusiak.
Eskatzen da:
- Unibertsitateko lizentziatura, diplomatura edo gradu titulua izatea.
- Bertsolaritza eta euskal kulturaren ezagutza.
- Euskara maila altua izatea (EGA titulua edo balioduna).
- Gidatzeko baimena eta autoa izatea.
Baloratuko da:
- Taldeen dinamizazioan esperientzia izatea.
- Kultur eta aisialdi kudeaketan eskarmentua izatea.
- Kudeaketarako eta bulego lanetarako gaitasuna.
- Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa izatea.
- Komunikazio eta administrazio baliabideen ezagutza.
Interesa duenak Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidali behar ditu Nafarroako Bertsozale Elkartera (nafarroa@bertsozale.eus), 2023ko urriaren 20ra bitarteko epean (barne).
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu: (+34) 948 14 37 47.