Bertsozale Elkarteak sustapen eragilea behar du

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak sustapen eragilea behar du, jardun osoz lan egiteko. Curriculum Vitaeak eta motibazio gutunak aurkezteko azken eguna 2024ko maiatzaren 6a da, astelehena (barne).

Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:

  • Sustapen Sailaren koordinazioa eta gainontzeko sailekin harremanak.
  • Sustapen egitasmoen koordinazioa eta kudeaketa: Bertsolari Txapelketa Nagusia, herrialdeetako txapelketak, Bertso Eguna, eta beste zenbait egitasmo.
  • Bertsozale Elkartearen zehar-lerroak sustatu eta horien arabera eragitea: feminismoa, lurraldetasuna eta belaunaldiartekotasuna.
  • Lanku Bertso Zerbitzuak S.L.-ren kultur proiektuaren jarraipena.
  • Bertso plazaren jarraipena.
  • Bertsogintzako egitasmoen dinamizazioa eta aktibatzea: besteak beste, sortzaileak bertsogintzaz aritzeko espazioa, Epaile Eskola Iraunkorra, gai-jartzaileak…

Baloratuko diren gaitasunak:

  • Bertsogintzaren ezagutza.
  • Bertso plazetan, bertso-eskoletan eta antolatzaile lanetan esperientzia.
  • Bertsozale Elkartearen proiektuaren gaineko ezagutza eta esperientzia.
  • Kultur mugimenduaren ezagutza eta esperientzia.
  • Giza taldeak kudeatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Elkartegintzarako jarrera eta kontzientzia.
  • Baliabide teknikoak, ekonomikoak, logistikoak eta teknologikoak kudeatzea.
  • Lanerako autonomia eta nortasuna erabakiak hartzeko.

Beharrezkoak:

  • Gidatzeko baimena izatea eta mugitzeko prest egotea.
  • Asteburuetako lanaldian aritzeko prestutasuna.

Eskaintzen da:

  • Mugimendu bizi, indartsu eta interesgarri bateko kide izatea.
  • Lanaldi osoko lan kontratu mugagabea, 6 hilabetetako probaldia izango duena.
  • Bertsozale Elkartearen edozein egoitzetan lan egiteko aukera.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2024ko ekaina.

 

Harremanetarako:

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna (gehienez orrialde bat) 2024ko maiatzaren 6a baino lehen (egun hori barne) ondorengo helbidera:

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora.