Etorkizuna marrazten

2018an ekin genion Bertsozale Elkartean datozen 12 urtetarako bide-orria zehazten. Hauek dira talde dinamika eta gogoetaldi haietatik eratorritako aurrera begirako asmoak.

Hezkuntza

Etorkizuna marrazten

  • Aisialdiari garrantzi berezia eman nahi diogu, bertsolaritza, adin guztietan, gozamenetik bizitzeko, harreman sareak sortzeko…
  • Bertso eskolak sustatzen jarraituko dugu, eta haiekiko harremanak ere zainduko ditugu.
  • Oinarri pedagogikoetan, ikerkuntzan, formazioan eta materialgintzan jarriko dugu indarra.

 

Plaza

  • Plazaratzeari dagokionez, arreta berezia jarriko da…
    • Belaunaldiartekotasunean: gazteen plazaratzea
    • Feminismoan: emakumeen plazaratzea
    • Lurraldetasunean: herrialde guztietako bertsolarien plazaratzea
  • Plazaren azterketa egingo dugu urtez urte.
  • Bertsolarien eta gai jartzaileen arteko harreman zubia indartu nahi dugu.
  • Epaile eta gai jartzaile taldeak zaindu, eta formazio jarraitua eskainiko zaie.
  • Bertsogintzari buruzko askotariko ikerketak eta azterketa lanak sortu eta dibulgatuko dira.
  • Bertsolarien eta gai jartzaileen lan baldintzak hobetzeko pausoak emango dira.
  • Egile eskubideei dagokienez, sortzaileei aholkularitza osoa eta eskubideak kudeatzeko lanabesak eskainiko zaizkie.
  • Bertsolarien eta beste kultur diziplina batzuetan ari diren eragileen arteko elkarlanak bultzatuko dira, kultura eraldaketarako eta sormenerako prozesu gisara ulertzen dugulako.

 

Ikerkuntza

  • Ahozko kultur mugimenduan eta sorkuntzan eragingo dugu.
  • Ikerkuntza eta formazio jarraitua egin eta eragingo dugu.
  • Ezagutzaren dibulgazioa sustatuko dugu.
  • Ikerketen aplikazioa eta gizarteratzea bultzatuko dugu, bertsolaritzan bezala bertsolaritzatik kanpoko esparruetan ere.
  • Ikerkuntza gauzatzeko sinergiak baliatuko ditugu: kulturako eta euskalgintzako kideekin, inprobisazio kantatukoekin, ikerketa erakundeekin…

 

Xenpelar Dokumentazio Zentroa

  • Bertsolaritzaren mugimenduaren beharrei gaurkotasunez erantzungo dien behatokia bermatzeko lan  egingo dugu.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eta beste ahozko kultur sorkuntzen dokumentazio egitasmoen arteko harremana eta elkarlana ahalbidetuko dugu.
  • Bertsolaritzako eragileekin harremanak sustatuz eta bilketa sarea indartuz, etorkizuneko ikerketak ahalbidetzeko informazioa eta dokumentazioa ziurtatuko ditugu.

 

 Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen aldizkarian ere jasota daude asmook

Komunikazioa

  • Elkartearen helburuak erdiesteko komunikazio estrategia garatuko da, garaira egokituz.
  • Barne kohesioari arreta berezia eskainiko zaio, bereziki:
    • Elkarte guztien arteko komunikazio bateratuari
    • Bazkideekiko harremanari
    • Bertso eskolekiko hartu-emanari
  • Kanpo komunikazioari dagokionez, irudi bateratu eta askotarikoa (lurraldez, belaunaldiz eta generoz) landuko da, diskurtso propioa eta koherentea garatuz.
    • Proiektuak komunikatu eta haien bitartez harreman publikoak, lankidetzak, Elkartearen diskurtsoa zein balioak plazaratuko dira. Beharren arabera, komunikazio lan esplizituagoak garatuko dira.

 

Hedapena

  • Bertsogintza eta bertsolaritza hedatzeko garaian garaiko bitartekoak erabiliko ditugu.
  • Publiko motaren araberako eduki askotarikoak ekoitziko ditugu.
  • Hedabideekin eta ekoiztetxeekin elkarlanean bertsolaritza zabaltzen jarraituko dugu.

 

Feminismoa

  • Mugimenduko kideentzat, profil bakoitzari egokitutako formazioa bideratuko dugu.
  • Aniztasunari ikusgarritasuna emango diogu.
  • Bertsozale Elkartearen egitura, harremanak eta rolak landuko ditugu, partaideon zaintza erdigunean jartzeko. Horretarako:
    • Parte hartzeko prozesu bat egingo dugu, funtzionamendua, erabakiguneak eta antolamendua berrikusteko.
    • Berdintasun plana egingo dugu, bertsolaritza parekide izateko bidearen ekintza plana zehazteko.
    • Eraso matxisten kontrako protokoloa baliatuko dugu kasuak bideratzeko.