Historia

Amurizak 1981ean eratu eban bertso eskola ereduaren harira, Bizkaian 1983an sortu zan Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea. Geroago, Santutxuko Bertso Eskolak bereganatuko ebazan haren zereginak eta bi bertso eskolak bat eginik, 1993ko apirilean sortu zan Bizkaiko Bertsozale Elkartea.
Bertso eskolatan egindako eragile lanari, zabaltze- eta ikerketa-lanak eta irakaskuntza arautuan bertsolaritzaren geroratzean egindako lanak gehitu dira.

  • Irakaskuntza Arautuan izugarrizko zabalkundea. 1991. urtean, Bilboko Udalagaz alkarlanean, Bilboko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen hasi zanetik, etenik barik zabaltzen joan da programa hau.
  • Alfonso Irigoienen funtsa osatu.
  • Bizkaiko Bertsogintza I eta II liburuak argitaratu
  • 1991a ezkeroztik, urtero antolatzen den gazteentzako BBK sariketa.
  • 2000.urtean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalak Arriagatik Euskalduna Jauregirako saltoa emon eban. Eskualdeetako txapelketak berreskuratu ziran.

Ikusi 40. urteurrenaren erreportajea (Izen bakoitzak esteka dauka bere BDB fitxara gainean klikatuz gero)