Txaber Altubek irabazi du Ortuellako kanporaketa
Areto bete bertsozale batu dira gaur Ortuellako Gorbea aretoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira gaur ere oholtzara:
- Asier Alcedo Cano
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Mikel Retolaza Etxebarria
- Peru Vidal Gurrutxaga
- Txaber Altube Sarrionandia
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Txaber Altube izan da puntu gehien batu dituena, 484,5 puntu. Beraz, Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du abenduaren 4an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
- Txaber Altube Sarrionandia.........484,5
- Mikel Retolaza Etxebarria...........457
- Julen Ibarguengoitia Ordorika.....446
- Peru Vidal Gurrutxaga................433
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia....416,5
- Asier Alcedo Cano.......................403,5
Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da gaurkoan. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.