Albisteak

Bidelagunik onenoi, zorionak!
2021/12/24Eskerrik asko oztopoz betetako urte honetan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bidalegun izateagatik. Zuengatik da bidea hain ederra. Eskerrik asko eta urte berri on!

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun
2021/12/18Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.

Finalari buruzko oharrak
2021/12/15Bilbon jokatuko da zapatuan, abenduaren 18an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Hona hemen bertaratuko zareten bertsozaleok kontutan hartzeko hainbat ohar.

Zortzi finalistak prest
2021/12/14Bilbon jokatuko da zapatuan, abenduaren 18an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Bilbao Arenan izango da saioa, 17:00etatik aurrera.

Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela Bizkaiko Txapeldunari
2021/12/09Urte luzeetan taldeari eskainitakoa saritu gura izan du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak; bien artean jantziko diote txapela 2021eko irabazleari.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Larrabetzuko finalaurrekoa eta osatu da finala
2021/12/04Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Larrabetzun; bete-bete egin da frontoia.

Larrabetzun jokatuko da Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoa
2021/11/30Abenduaren 4an izango da saioa Larrabetzuko frontoian, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Etxahun Lekuek irabazi du Galdakaoko finalaurrekoa
2021/11/27Galdakaoko kiroldegian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du larrabetzuarrak.

Galdakaon jokatuko da Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa
2021/11/23Azaroaren 27an izango da saioa Urreta kiroldegian, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Gorka Pagonabarraga da Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalista
2021/11/21Etxebarriko frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.

Segurtasun neurriak indartuko ditugu finalaurrekoetan
2021/11/17Osasun Sailak gaur argitaratutako oharra kontuan hartuta, asteburuan hasiko diren finalaurrekoetan neurri guztiak errespetatuko ditugu.

Etxebarrian jokatuko da domekan lehenengo finalaurrekoa
2021/11/16Azaroaren 21ean izango da saioa Etxebarriako frontoian, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria
2021/11/12[EGUNERAKETA] Arazo teknikoak izan dira, eta ondorioz, sarrerak erosteko webgunea etenda egon da goizean zehar. Konpondu dira arazo teknikoak eta sarrerak eskuragarri daude jada.

Erabakita geratu dira finalaurrekoak
2021/11/07Sei kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.

Josune Aramendik irabazi du Getxoko kanporaketa
2021/11/07Finalaurrekoetako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak; gaurko kanporaketa izan da azkena eta osatu da finalaurrekoetan kantatuko dutenen zerrenda.

Getxon jokatuko da domekan Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa
2021/11/02Azaroaren 7an izango da saioa Muxikebarri Zentroan eta han jakingo dugu finalaurrekoetan zeintzuk kantatuko duten; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Imanol Uria nagusi Elorrioko kanporaketan
2021/10/30Arriola antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak.

Elorrioko Arriola antzokian izango da hurrengo kanporaketa, zapatuan
2021/10/25Urriaren 30ean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa Elorrion; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Oihana Bartrak irabazi du Mungiako kanporaketa
2021/10/23Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.

Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak, salgai
2021/10/20Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

Mungiako Olalde aretoan izango da hurrengo kanporaketa
2021/10/19Urriaren 23an izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Mungian; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Txaber Altubek irabazi du Ortuellako kanporaketa
2021/10/16Gorbea aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du Abadiñokoak.

Ortuellan izango da hirugarren kanporaketa
2021/10/12Urriaren 16an izango da saioa Ortuellako Gorbea aretoan; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Gorka Pagonabarragak irabazi du Igorreko kanporaketa
2021/10/09Lasarte aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du durangarrak.

Igorren jokatuko da bigarren kanporaketa
2021/10/05Urriaren 9an izango da saioa Igorreko Lasarte aretoan; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Ibon Ajuariagojeaskoak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa
2021/10/03Durangoko San Agustin Kultur Gunean jokatu da kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du gernikarrak.

Durangon jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa
2021/09/28San Agustin kulturgunean izango da kanporaketa, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

'Txapelketagaz barriro gatoz eskutik helduta'
2021/09/24Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren barne aurkezpena egin dugu Durangoko Kurutzesantu museoan: gai-jartzaileak, epaileak, bertsolariak eta antolatzaileak elkartu gara udazkenari ondoetorria emateko.

Urriaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2021/09/21Sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala jokatuko dira; finala abenduaren 18an izango da Bilbao Arenan.