Ibon Ajuariagojeaskoak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa
Bertsozalez bete da gaur Durangoko San Agustin kulturgunea Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa ikustera. Gaurko sei protagonistak, hauek izan dira:
- Ander Elortegi Garatea
- Asier Galarza Garai
- Beñat Bilbao Landa
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Inazio Vidal Gurrutxaga
- Iruri Altzerreka Martinez
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Ibon Ajuriagojeaskoa izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia...479
- Ander Elortegi Garatea……...........477,5
- Asier Galarza Garai………….........451
- Iruri Altzerreka Martinez.................433,5
- Inazio Vidal Gurrutxaga..................421
- Beñat Bilbao Landa.......................398,5
Saioan Leire Garatxena Larrabe izan da gai-jartzailea. Epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.