Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bilbo

Puntuazio taula

8H 8tx pun-eran 10tx bakarka 8tx 6motz kartzela Guztira
Nerea Ibarzabal 112.50 110.50 69.50 111.50 121.50 113.50 114.00 121.50 874.50
Jone Uria 110.00 112.00 73.00 112.00 123.00 107.50 113.00 115.50 866.00
Etxahun Lekue 109.50 108.00 76.50 115.00 111.50 0.00 0.00 0.00 520.50
Xabat Galletebeitia 102.00 112.00 72.50 108.50 112.50 0.00 0.00 0.00 507.50
Onintza Enbeita 103.50 97.00 76.00 105.50 107.50 0.00 0.00 0.00 489.50
Aitor Bizkarra 106.50 103.00 65.50 105.00 106.00 0.00 0.00 0.00 486.00
Aitor Etxebarriazarraga 100.00 97.50 82.00 103.50 101.00 0.00 0.00 0.00 484.00
Gorka Pagonabarraga 105.00 93.50 71.50 104.50 89.50 0.00 0.00 0.00 464.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Onintza Enbeita Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Etxahun Lekue Hasierako agurra
Gorka Pagonabarraga Hasierako agurra
Aitor Bizkarra Hasierako agurra
Jone Uria Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Onintza Enbeita , Xabat Galletebeitia 8ko nagusia

Preso bi zarie. Pandemia hasi danetik ia ez dozue zuen familiarekin aurrez aurreko bisitarik euki eta gero eta gogorragoa egiten jatzue euren falta. Xabat, familiari zure sentimendu hau ezkutatu guran ibilten zara. Onintzak, ostera, gurago dau sentitzen dabena eurekin konpartidu.

Nerea Ibarzabal , Etxahun Lekue 8ko nagusia

Neba-arrebak zarie. Zuen gurasoak, euren lana dala-eta, ez daukie zuekin egoteko denporarik. Beste nonoren ardurapean emoten dozue eguna. Zuk Nerea onartzen dozu egoera. Etxahun hasarratuta dago gurasoekin.

Gorka Pagonabarraga , Aitor Bizkarra 8ko nagusia

Aspaldiko lagunak zarie. Zuen arteko harremana erderaz izan da beti. Gorka, denpora da Aitor euskaraz berbetan hasi jatzula. Zuretzako ez da erraza Aitorrekin euskaraz hitz egitea.

Jone Uria , Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia

80ko hamarkadan torturatuak izan zinien. Polizia gehiegikerien biktima aitortza eskuratzeko eskaria egiteko epea amaitu barri da. Zuk Jone eskaria bideratu dozu, Aitorrek, barriz, ez.

Nerea Ibarzabal , Onintza Enbeita 8ko txikia

Onintza eta Nerea udalerri bereko zinegotziak zarie. Hurrengo udalbatzan urteko kontuen balantzea egingo da. Jatetxe eta enparauetan gastau dozuen diru publikoa zelan justifikau erabaki ezinik zagozie. Bulegoan alkartu zarie.

Etxahun Lekue , Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Bikotea zarie. Zu Etxahun nahiko despistatua zara eta gauzak leku estrategikoetan ixten dozuz non itxi dozuzan gogoratzeko. Xabatek, etxea ordenetan hasten danean beti aldatzen deutsuz lekuz.

Aitor Bizkarra , Jone Uria 8ko txikia

Aitor eta Jone, lagunak zarie. Hatortxu Rockerako sarrerak hartu zenduezan, baina bertan behera geratu zala-ta, lehenengoz etorri zarie Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera.

Aitor Etxebarriazarraga , Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Aitor turismo gidaria zara. Turista talde bateri Bilbo erakusten zabiz. Zazpi kaleetan sartu zarienetik Gorka bilbotarra dozue atzetik eta zure azalpen guztiak zuzentzen dabil.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. AHTa ez da / helduko Bilbora 2. Euskal Herria dogu / guztiz zulatuta

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

1. Hurrengo urterako / barriz txapelketa 2. Finala BEC itxita / doa Iruñera

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

1. Iaz bertan behera / ekimen ugari 2. Herriak martxan jarri / dau barriz herria

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Zenbat pentsatu dozu / zer jantzi gaurkoan? 2. Itxurak baldintzatzen / ete dau jarduna?

Gorka Pagonabarraga Puntuari erantzunak

1. Moises eta Joseba / laster oholtzara 2. Baloretan ete da / isileko lana?

Aitor Bizkarra Puntuari erantzunak

1. Argindarrak noz joko / ete dau sabaia? 2. Neguan askok ezin / ordaindu faktura

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Beranduago baina / badator Korrika 2. Hitzetik ekintzara / “ekin elkarrekin”

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak

1. Hainbat musika mota / euskaraz entzungai 2. Aitor inoz dantzatu / ete dozu trapa?

Nerea Ibarzabal , Xabat Galletebeitia 10eko txikia

Arrantzaleak zarie. Bidasoa ertzean ibilten zarie arrantzan. Xabat, Nereak esan deutsu azken aldian Bidasoak tristura handia eragiten deutsola eta gurago dauela beste nonon arrantzan egin.

Onintza Enbeita , Etxahun Lekue 10eko txikia

Ikaskideak zarie. Zuen gelakide batek astero egiten dauz eraso homofoboak irakaslearen kontra. Onintza, gaur Etxahunek, gelakide horri aurre egiteko proposamena egin deutsu.

Gorka Pagonabarraga , Jone Uria 10eko txikia

Gorka eta Jone pentsiodunak zarie. Gaurko alkarretaratzean berbetan egon zarie pentsio duinen aldeko aldarrikapenak daukan babes faltaren inguruan. Gorka, Jonek esan dautsu hainbeste alkarretaratzeren ostean nekatzen hasia dagoala.

Aitor Bizkarra , Aitor Etxebarriazarraga 10eko txikia

Ostalariak zarie. Aste batzuk dira Covid ziurtagiria eskatzen hasi behar izan zenduela. Bizkarra, gaur Etxebarriazarragak esan deutsu ez dauala ulertzen zergatik egin behar dozuen hori.

Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda

Eutanasia eskaera egin barri dozu. Aspaldiko partez irribarreak urten deutsu.

Onintza Enbeita Bakarka, gaia emanda

Gaztaina saltzailea zara. Gaur, nerabe kuadrilla hurreratzen ikusi dozu. Dozena bat gaztaina prestetan hasi zara, baina zugaz selfie bat egin baino ez dabela gura esan deutsue.

Nerea Ibarzabal Bakarka, gaia emanda

Denbora da liburua argitaratu zendula. Kontrako iritzirik jaso ez arren, isiltasun handia igerten dozu inguruan.

Etxahun Lekue Bakarka, gaia emanda

Banaketa enpresa bateko langilea zara. Presaren presaz, gaur furgonetarekin ia istripua euki dozu.

Gorka Pagonabarraga Bakarka, gaia emanda

Urteak daroazuz bakarrik biziten. Gaur komunikabideetatik jaso dozu harrera familien beharrizana dagoala.

Aitor Bizkarra Bakarka, gaia emanda

Zure bikotekidearekin daukozun harremanak ez dau funtzionetan.Ez zagoz gustura, baina presinoagatik ez zara ausartzen harremana eteten.

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Olentzero zara. Bigarren urtez ezin izango deutsezu umeei ilusinoa ekarri gurako zeunken moduan.

Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda

Urteak daroazuz kulturgintzan lanean. Azken aldian konturatu zara antolatzen diran ekintzetara joaten diren gehienak emakumeak dirala.

Jone Uria , Nerea Ibarzabal 8ko txikia

Bertsolariak zarie. Nerea Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantetan zagoz. Jone dekozu entzungailutik edo pinganillotik bertsoak txibetan. Atsedenaldian alkartu zarie komunean.

Jone Uria , Nerea Ibarzabal Sei puntuko motza

Jone, etxez-etxeko laguntza zerbitzua jasoten dauen erabiltzailea zara. Murrizketak dirala eta, Nereak, laguntza hori emoten deutsun langileak, aurrerantzean zuretzat denbora gitxiago eukiko dauala esan deutsu.

Nerea Ibarzabal Kartzela

Topa egin eta txin-txina entzutearekin batera holan pentsau dozu: Pasau daitela pasau beharrekoa!

Jone Uria Kartzela

Topa egin eta txin-txina entzutearekin batera holan pentsau dozu: Pasau daitela pasau beharrekoa!

Gorka Pagonabarraga Bukaerako agurra
Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra
Aitor Bizkarra Bukaerako agurra
Onintza Enbeita Bukaerako agurra
Xabat Galletebeitia Bukaerako agurra
Etxahun Lekue Bukaerako agurra
Jone Uria Bukaerako agurra
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Albisteak

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun

2021/12/18

Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa.

Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun - Gehiago irakurri

Finalari buruzko oharrak

Finalari buruzko oharrak

2021/12/15

Bilbon jokatuko da zapatuan, abenduaren 18an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Hona hemen bertaratuko zareten bertsozaleok kontutan hartzeko hainbat ohar.

Finalari buruzko oharrak - Gehiago irakurri

Zortzi finalistak prest

Zortzi finalistak prest

2021/12/14

Bilbon jokatuko da zapatuan, abenduaren 18an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Bilbao Arenan izango da saioa, 17:00etatik aurrera.

Zortzi finalistak prest - Gehiago irakurri

Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela Bizkaiko Txapeldunari

Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela Bizkaiko Txapeldunari

2021/12/09

Urte luzeetan taldeari eskainitakoa saritu gura izan du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak; bien artean jantziko diote txapela 2021eko irabazleari.

Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantziko diote txapela Bizkaiko Txapeldunari - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2021/12/18
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finala
Herria
Bilbo
Tokia
Bilbao Arena (Miribilla)