Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelketaren mezua

Krisalida urratuta

Tximeletak larban lez egon bagara be, ez da izan beldarrak zintzilik lez lotan edo geldi egon garalako. Indar barriak hartu eta ilusinoak elikatzen egon gara, urtenbide barriak hausnartzen.

Covid luputzar honek tartetxoren bat emoten izan deuskun bakotxean sarea apurtu, animoak puztu, eta kanpora urteten izan dogu ilusinoz eta gogoz ganezka. Baina gure ilusinoak argia lez ibili dira izetu eta amatau.

Tximeletak lez, krisalidatik urten eta gure hego koloretsuak zabaldu gura doguz, eta hegaz egin arbolarik arbola, euskal kulturaren eta bertsogintzaren lorak polinizatuz.

Aurton, igaz burutu beharreko txapelketa hau aurrera atarateko, ilusinoz betetako bloke trinko bat ibili gara eta gabiz, gogotsu, lanean gure Bertsozale Elkarte honetan: epaileak, gai-jartzaileak, aurkezleak, komunikazino taldea, antolatzaile taldea, zuzendaritza taldea… bakotxa bere arloan baina danok bat. Araba Errioxako mahats mordo zindoa eta sendoa da gure blokea, leiak ez txingorrak kikiltzen ez dauana.

Gure asmoa eta helburua bertsolaria etxean balego lez sentiarazotea da eta bertsozaleak ahalik eta gehien gozatu dagiala saiorik saio. Eta baita euskera eta gure herrialdeko bertsogintza berbiztea be, beti aurrera begira.

Azkenean lortu dogu gura genduana eta, batez be, behar genduana. Hau, egiari zor, taldekideon ilusinoaren eta indarraren etekina izan da.
Bizkaiko bertsogintzari, hesiak kendu eta bidea zabalduz, arnasa barria emotea da egin gura izan dogun ekarpena.

Esperantzari leiho bat zabaldu deutsagulakoan.


Krisalida urratuta
krisalida urratuta
tximeletak gidatuta
txapelketagaz barriro
gatoz eskutik helduta
tximeletak gidatuta
krisalida urratuta!


Talde Antolatzailea