Faseak eta sailkatzea
Bizkaiko Txapelketak fase nagusi bi ditu: Udabarria Bertsotan eta Udagoieneko Fasea. Azken hori kanporaketekin hasiko da, finalaurrekoak jokatuko dira gero, eta azkenik, finala.
Udabarria Bertsotan
Bizkaiko Txapelketaren lehenengo fasea da eta Bizkaia osoko bertsolariek hartu dute parte. 2020ko maiatzean zen jokatzekoa, baina pandemiaren eraginez 2020ko irailera atzeratu zen. 60 bertsolarik parte hartu zuten, 10 saio egin ziren, 6 bertsolarikoak.
Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira Udagoieneko Fasera.
Udagoieneko Fasea:
- Kanporaketak
36 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 6 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
2018an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek, zuzenean 2021eko kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate. Horietako 8 bertsolarik eman dute izena.
2016ko txapelketetako finalistek ere badute aukera fase honetan parte hartzeko, baina horietako inork ez du izenik eman.
- Finalaurrekoak
18 bertsolari lehiatuko dira fase honetan. 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
2018ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2021eko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate.
2018ko zortzi finalistek eman dute izena Txapelketan. Zozketaz, horrela banatu dira finalaurrekoetako saioak:
Etxebarria | Galdakao | Larrabetzu | ||
Miren Amuriza | Aitor Bizkarra | Eneko Abasolo 'Abarkas' | ||
Onintza Enbeita | Etxahun Lekue | Jone Uria | ||
Igorreko irabazlea | Xabat Galletebeitia | Nerea Ibarzabal | ||
Elorrioko irabazlea | Mungiako irabazlea | Ortuellako irabazlea | ||
Durangoko irabazlea | Getxoko irabazlea | Puntuazioz 1.a | ||
Puntuazioz 2.a | Puntuazioz 3.a | Puntuazioz 4.a |
- Finala
8 bertsolari lehiatuko dira. Finalaurreko bakoitzeko 3 irabazleak, eta gainontzeko 5ak, puntuazioz sailkatuko dira.