Ortuellan izango da hirugarren kanporaketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatuko da zapatuan, urriaren 16an, Ortuellako Gorbea aretoan. 17:00etan hasiko da saioa eta, kantuan, hurrengo seikotea ariko da:
- Asier Alcedo Cano
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Mikel Retolaza Etxebarria
- Peru Vidal Gurrutxaga
- Txaber Altube Sarrionandia
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Gai-jartzailea Idoia Anzorandia Kareaga izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.