Oihana Bartrak irabazi du Mungiako kanporaketa
Bertsozalez bete da Mungiako Olalde aretoa gaur arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira gaur ere oholtzara:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Koldo Gezuraga Seijido
- Oihana Bartra Arenas
- Paule Ixiar Loizaga Legarra
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Bartra izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
- Oihana Bartra Arenas................................479
- Paule Ixiar Loizaga Legarra......................472,5
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………..472
- Koldo Gezuraga Seijido.............................460
- Aissa Intxausti Aburruza............................427,5
- Arkaitz Zipitria Mendizabal........................426
Gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea aritu da gaurkoan. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.