Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Larrabetzun jokatuko da Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoa

2021/11/30
Abenduaren 4an izango da saioa Larrabetzuko frontoian, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian, 17:00etan. Seikote honek egingo du bertsotan:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Itxaro Juaristi Olaetxea izango da gai-jartzailea eta, epaile lanetan, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira. Idazkari beharrak, ostera, Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

                Twitter Facebook Instagram