Igorren jokatuko da bigarren kanporaketa
Lehenengoaren ostean, badator bigarrena. Urriaren 9an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa, Igorreko Lasarte aretoan, 17:00etatik aurrera. Saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Ander Ucelay Aristi
- Garazi Navarro Ugarteburu
- Gorka Pagonabarraga Agorria
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Julen Arzanegi Erezuma
- Mikel Goiriena Larrazabal
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Gai-jartzailea Beñat Vidal Gurrutxaga izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.