Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gorka Pagonabarraga da Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalista

2021/11/21
Etxebarriko frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du durangarrak.

Segurtasun neurriak indartuta hasi dira finalaurrekoak. Gaur jokatu da lehenengoa Etxebarrian eta 500 lagunetik gora batu dira bertan. Bertsozaleak distantziara, baina bertso egarriz eta txalotzeko gogoz hurreratu dira frontoira.

Kantuan, hurrengo bertsoariak:

  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Imanol Uria Albizuri
  • Miren Amuriza Plaza
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Gorka Pagonabarraga izan da puntu gehien batzea lortu duena, 529 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du durangarrak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  1. Gorka Pagonabarraga Agorria........................529
  2. Onintza Enbeita Maguregi..............................518,5
  3. Miren Amuriza Plaza......................................505,5
  4. Imanol Uria Albizuri........................................488
  5. Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia...................441,5
  6. Paule Ixiar Loizaga Legarra...........................434

Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-emaile lanak gaurkoan. Epaimahaian jardun dutenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

                Twitter Facebook Instagram