Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Getxon jokatuko da domekan Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa

2021/11/02
Azaroaren 7an izango da saioa Muxikebarri Zentroan eta han jakingo dugu finalaurrekoetan zeintzuk kantatuko duten; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa domekan jokatuko da, azaroaren 7an, Getxoko Muxikebarri Zentroan. 17:00etan hasiko da saioa eta, kantuan, hurrengo seikotea ariko da:

  • Enare Mugiategi Etxabe
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Josune Aramendi Perez
  • Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
  • Malen Amenabar Larragaña
  • Unai Mendiburu Valor

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai-jartzailea Oier Iturralde Fernandez izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Domekako saioan jakingo dugu zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak. Momentuz finalaurrekoetan dauden bertsolariak ikusteko, webgune honetako saioak atala kontsulta dezakezue.

                Twitter Facebook Instagram