Elorrioko Arriola antzokian izango da hurrengo kanporaketa, zapatuan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa zapatuan jokatuko da, urriaren 30ean, Elorrioko Arriola Antzokian. 17:00etan hasiko da saioa eta kantuan, hurrengo seikotea ariko da:
- Aitor Arrutia Azkueta
- Igor Galarza Intxausti
- Imanol Arrutia Azkueta
- Imanol Uria Albizuri
- Iñaki Iturrioz Zuluaga
- Peru de Pedro Larrea
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga ariko da eta, epaimahaian, Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea egongo dira. Idazkari beharretan, berriz, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.