Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otxandio

Puntuazio taula

8H 8tx punt-eran bakarka Guztira
Josune Aramendi 56.50 57.50 35.00 42.50 191.50
Imanol Uria 50.00 54.00 34.00 35.00 173.00
Lurdes Ondaro 48.00 45.50 32.00 33.50 159.00
Aitor Etxebarriazarraga 47.50 46.50 30.00 33.50 157.50
Beñat Vidal 48.00 47.50 28.50 33.00 157.00
Jontxu Martinez 41.50 50.00 25.50 27.50 144.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Imanol Uria , Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia

Imanol eta Aitor. Biktimei egindako omenaldi baten egin dozue topo. Biok jaso dozue errekonozimendua.

Josune Aramendi , Beñat Vidal 8ko nagusia

Josune eta Beñat. Gurasoak zarie. Umeak non eskolaratu erabagi ezinik zagozie. Aukera ezberdinak dozuez: ikastola, kristau eskola, publikoa, eskola libreak…

Jontxu Martinez , Lurdes Ondaro 8ko nagusia

Jontxu eta Lurdes. Auzokideak zarie. Zuen herrian proiektu urbanistiko bat egin gura dabela jakin barri dozue. Etxebizitza pilo bat egin gura dabez, prezio altuan saltzeko.

Aitor Etxebarriazarraga , Josune Aramendi 8ko txikia

Aitor eta Josune. Lagunak zarie. Izotz pistara joan zarie Gasteizera. Aitor: Josune zure txamarratik tiraka dau denpora guztian.

Lurdes Ondaro , Imanol Uria 8ko txikia

Lurdes eta Imanol: lagunak zarie. Oporretan zoazie batera, lehenengoz hegazkinez. Lurdes: hegazkinera sartu zarenetik billurtuta zagoz Imanoli helduta eta begiak itxita. Vodka trago bat eskatu barri dozu.

Beñat Vidal , Jontxu Martinez 8ko txikia

Beñat eta Jontxu: pisukideak zarete. Beñat, Jontxuk esan dotzu etxera katua ekarri nahi dauela, nahiz eta zuk mila aldiz esan alergikoa zarela.

Imanol Uria Puntuari erantzunak

1. Kirol apusturako / hainbeste makina 2. Argi dago jokoa / ez dala errenta

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak

1. Txirrindulari asko / errepideetan 2. Segurtasun tartea / gordetzen al dozu?

Josune Aramendi Puntuari erantzunak

1. Zabortegiak dagoz / zaborrez ganezka 2. Oso garrantzitsua / da birziklatzea

Beñat Vidal Puntuari erantzunak

1. Konplikatuegia / ete da bizitza? 2. Loak hartu ezinik / horrenbeste gaba

Jontxu Martinez Puntuari erantzunak

1. Zenbat ordu ikusten / dozu telebista? 2. Telesailetan dago / eskaintza zabala

Lurdes Ondaro Puntuari erantzunak

1. Elizara ez gara / joaten askotan 2. Euskaldunok noz galdu / genduan fedea?

Imanol Uria Bakarka, gaia emanda

Ez dozu gehiago herri txiki baten bizi gura. Erabagia hartu dozu. Bilbora zoaz.

Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda

Lagunak hasarre daukazuz. Aspaldian ez dautsazue kasu askorik egiten eta.

Josune Aramendi Bakarka, gaia emanda

Aspaldiko partez mendi buelta egitera joan zara. Zu bakarrik zoaz oinez, gainontzeko danak arineketan.

Beñat Vidal Bakarka, gaia emanda

Udako oporrak gero eta urrago, zuk behar egingo dozu gurasoei laguntzeko.

Jontxu Martinez Bakarka, gaia emanda

Aita izan gura dozu, ez dekozu beste ezer buruan, baina ez dekozu bikoterik eta aukera ezberdinak aztertzen zabiz.

Lurdes Ondaro Bakarka, gaia emanda

Arratsaldeko 18:00etan, irribarrea alderik alde izan dozu ahoan, ezin kendu. 20:00ak jo dabenerako, irribarrea guztiz desagertu da.

Albisteak

Josune Aramendik irabazi du Otxandion Udabarriko Faseko hirugarren saioa

Josune Aramendik irabazi du Otxandion Udabarriko Faseko hirugarren saioa

2018/04/21

Mañondoko gimnasioan batu dira bertsozaleak sailkapen faseko hirugarren saioan; giro ederra sortu da.

Josune Aramendik irabazi du Otxandion Udabarriko Faseko hirugarren saioa - Gehiago irakurri

Otxandion eta Ondarroan jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

Otxandion eta Ondarroan jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

2018/04/17

Zapatuan Otxandioko Mañondoko gimnasioan jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Ondarroan saio bi jokatuko dira gaztetxean, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Otxandion eta Ondarroan jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/04/21
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Otxandio
Tokia
Otxandion