Albisteak

Zorionak, bidelagunok!
2018/12/24Eskerrik asko aurten ere Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bidelagun izateagatik. Denon artean behar itzela egiten dugu. Zorionak!

Onintza Enbeita: "Zenbait gaitan barruak mugitu zitzaizkidan, baina esan beharra neukan"
2018/12/21Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari elkarrizketa egin dio bertsoa.eus-ek.

Finaleko bertsoaldiak, sarean
2018/12/21Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko bertsoaldiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.

Onintza Enbeita 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun
2018/12/154.350 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean; Jon Enbeitak jantzi dio txapela Onintza Enbeitari entzuleen txalo artean; Etxahun Lekuegaz jokatu du buruz-burukoa Enbeitak.

Zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaiko Txapelketa
2018/12/14Bihar jokatuko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; hainbat hedabidek eskainiko dute Bilbao Arenako saioaren berri egunean bertan edo biharamunean.

Finalerako oharrak
2018/12/13Zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Zortzi finalistak prest daude zapatuko finalerako
2018/12/11Gaur goizean eskaini dute prentsaurrekoa finalistek Bilbao Arenan; zapatuan jokatuko da finala, 17:00etan.

Jon Enbeitak jantziko dio txapela 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari
2018/12/10Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Enbeitaren ibilbidea saritu gura izan du eta horregatik berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Lekeitioko bertsoaldiak entzungai daude sareko plazan
2018/12/03www.bertsoa.eus atarian daude zapatuko bertsorik onenak.

Erabakita geratu da finaleko zortzikotea
2018/12/01Hiru finalaurreko jokatu ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten Bilbao Arenan.

Jone Uriak irabazi du Lekeitioko finalaurrekoa
2018/12/01Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Lekeitioko Santi Brouard frontoian, Lekeition.

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean
2018/11/29Hezitzaileak egongo dira gune batean eta umeek han egoteko aukera izango dute bertso saioak irauten duen bitartean.

Abenduaren 1ean jokatuko da azken finalaurrekoa Lekeition
2018/11/27Zortzi finalistak zeintzuk izango diren argituko da zapatuan azken finalaurrekoan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Igorreko bertsoaldiak sarean daude dagoeneko
2018/11/26Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa Igorren eta bertsoaldirik onenak sarean daude ikusgai.

Nerea Ibarzabal ere, finalera
2018/11/25Igorreko frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak.

Igorren jokatuko da bigarren finalaurrekoa azaroaren 25ean
2018/11/20Udal kiroldegian izango da hitzordua domekan, 17:00etatik aurrera; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Berrizko bertsoaldiak, sarean ikusgai
2018/11/20Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak sareko plazan daude dagoeneko.

Miren Amuriza da Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalista
2018/11/18Bere herrian lortu du Amurizak finalerako txartela; Berrizko frontoia bete-bete egin da, 650 lagun batu dira gaur lehenengo finalaurrekoan.

Berrizen jokatuko da lehenengo finalaurrekoa azaroaren 18an
2018/11/13Berrizko herriko pilotalekuan izango da hitzordua domekan, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Berriatuako bertsoaldiak, sarean ikusgai
2018/11/07Azken kanporaketako bertsoaldiak www.bertsoa.eus atarian daude.

Erabakita geratu dira finalaurrekoak
2018/11/04Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda.

Oihana Bartrak irabazi du Berriatuako kanporaketa
2018/11/04Finalaurrekoetarako txartela lortu du Bartrak, eta Igorren kantatuko du azaroaren 25ean; gaurko kanporaketa izan da azkena, eta erabakita geratu dira finalaurrekoak.

Plentziako bertsoaldiak, www.bertsoa.eus atarian
2018/10/30Urriaren 28an jokatu zen laugarren kanporaketa Plentzian; bertako bertsoaldiak sarean daude ikusgai.

Berriatuan jokatuko da domekan azken kanporaketa
2018/10/30Azaroaren 4an jokatuko da azken kanporaketa Berriatuako Mendibarren frontoian eta bertan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Aitor Bizkarra ere, finalaurrekoetara
2018/10/28Plentziako Jai Alai frontoian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.

Finaleko sarrerak, eskuragai
2018/10/25Abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke sarrerak.

Amorebieta-Etxanoko bertsoaldiak, sarean
2018/10/25Urriaren 21ean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa; bertako bertsoaldiak www.bertsoa.eus atarian daude ikusgai.

Plentzian jokatuko da laugarren kanporaketa
2018/10/23Jai Alai frontoian izango da saioa domekan, urriaren 28an, 17:00etan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Txaber Altubek irabazi du Amorebieta-Etxanoko kanporaketa
2018/10/21Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da gaur Amorebieta-Etxanon; finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak.

Santurtziko bertsoaldi hautaketa, sarean
2018/10/18www.bertsoa.eus atarian daude bigarren kanporaketako bertsoaldiak.