Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Getxo-goiza

Puntuazio taula

8H 8tx punt-eran bakarka Guztira
Peio Ormazabal 51.00 50.00 33.00 36.00 170.00
Gorka Pagonabarraga 44.00 55.50 32.00 35.50 167.00
Ibai Amillategi 50.50 42.50 34.00 35.00 162.00
Eneko Aldana 47.50 51.50 26.00 33.50 158.50
Josu Landeta 43.50 45.00 30.50 31.50 150.50
Axier Goñi 45.50 41.50 26.50 26.00 139.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Josu Landeta , Peio Ormazabal 8ko nagusia

Ezezagunak zarie. Azkenaldian herrigintzako batzar danetan egiten dozue topo.

Axier Goñi , Eneko Aldana 8ko nagusia

Arrantzan joan zarie errekara. Arrainak barik zikinkeria, zaborra baino ez dozue harrapatu arratsalde osoan.

Gorka Pagonabarraga , Ibai Amillategi 8ko nagusia

Irakasle erretiratuak zarie. Edade bardiñeko lobak daukozuez. Gaur da honen lehenengo eskola eguna. Eskolara lagundu dozuez.

Peio Ormazabal , Axier Goñi 8ko txikia

Boxeolariak zarie. Gaurko burrukaldirako bardinketa adostu zenduen baina Axierrek ez dau berba bete.

Ibai Amillategi , Josu Landeta 8ko txikia

Atrakzino parke edo parke tematiko erraldoi batera joan zarie biok oporretan. Ibai, ondino ez dozu lortu Josu inora igotea.

Eneko Aldana , Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Eneko, egunkari saltzailea zara. Goizero joatzu Gorka kioskora eta egunkarien azalak banan-banan irakurri ostean, joan egiten da. Gaur be etorri da eta egunkari danei begira dabil.

Josu Landeta Puntuari erantzunak

1. Bertsolari onantzat / gai txarrik ez dago 2. Kantukidea ere / garrantzitsua da

Peio Ormazabal Puntuari erantzunak

1. Itzartzeko ordua / ez al da laguna? 2. Asteburura heltzen / gara gu tatarrez

Axier Goñi Puntuari erantzunak

1. Senpereko lakura / ezin gara joan ta 2. Irakasle fata da / salatzen dabena

Eneko Aldana Puntuari erantzunak

1. Errebalidak berriz / institutoatan 2. Ikasleak kalean / planto egin dabe

Gorka Pagonabarraga Puntuari erantzunak

1. Gero eta hurrago / al dago pakea? 2. Galderak asko eta / erantzunak gitxi

Ibai Amillategi Puntuari erantzunak

1. Zer da zirriborroa / ta zer artelana? 2. Museotatik kanpo / badago artea

Josu Landeta Bakarka, gaia emanda

Zuk Josu, amuma zaharretxean dozu. Gaur be bisitan joan zara. Lo harrapau dozu. Zaratarik atara barik ondoan jesarri zara begira.

Peio Ormazabal Bakarka, gaia emanda

Peio, argi indar konpainiaren gutuna jaso dozu. Zorrak ordaindu ezean, argi barik itziko zaituela diño.

Axier Goñi Bakarka, gaia emanda

Axier, zure lanbidea dala ta, atzerrian pasetan dozuz urteko hilabete asko, familitik urrun. Hasikeran pozik joaten zinen bidaian. Orain gero eta gehiago kostetan jatzu maleta egiten hastea.

Eneko Aldana Bakarka, gaia emanda

Eneko, azken 20 urtietan ikusi ez dozuzan ikaskideakaz daukazu bazkaria. Urteak ez dirala alperrik joan ikusi dozu.

Gorka Pagonabarraga Bakarka, gaia emanda

Gorka, Getxotik igesi, herri txiki batera joan zinen bizitzen. Hilabeteak joan dira, baina ez dozu lortu bizimodu barrira ohitzea.

Ibai Amillategi Bakarka, gaia emanda

Ibai, ipuinetako printzesa zara. Kokoteraino zagoz orain arte euki dozun papelagaz. Barria asmatzea erabagi dozu.

Albisteak

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

2018/05/08

Zapatuan Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Getxoko Fadura kiroldegian saio bi jokatuko dira, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/05/13
Ordua
12:00
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Getxo
Tokia
Fadura kiroldegia