Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jone Uria Albizuri

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Lekeitio

Jone Uria Hasierako agurra
Arrate Illaro, Jone Uria 8ko nagusia

Ahizpak zarie. Hotel bat eraiki gura dabiela-eta, zuen lur-sailak saltzeko eskaintza jaso duzue. Arrate, zuk aukera ona dala uste dozu. Jonek, barriz, ez dau lurrik saldu gura.

Jone Uria, Ander Elortegi 8ko txikia

Berbalagun talde baten zagoze. Zuk Jone, euskara praktiketako emon zendun izena eta Anderrek zuei laguntzeko. Jone, Ander isildu barik ibilten da beti, zuei berbetan itzi barik.

Jone Uria, Txaber Altube 10eko txikia

Jone odol emolea zara aspalditik. Txaber bikotekidea konbentzitu guran zabiz zurekin batera odola emoten joateko. Txaberrek joan gura dau, baina beldurtuta dago.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Zuk zer amesten zendun/umea zinela? 2. Ametsak betetako/badago denpora

Jone Uria Kartzela

Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Jone Uria Bukaerako agurra

Bilbo

Jone Uria Hasierako agurra
Aitor Bizkarra, Jone Uria 8ko nagusia

Orain dala 30 urte etorri zinien Espainiatik Euskal Herrira lanera eta ordutik, ontziola batean egin izan dozue lan. Orain dala hilabete batzuk jakin zenduen lantegia itxi egingo dabiela. Enpresak eskeini deutsuen aukera bakarra, lanera Andaluziara edo Galiziara joatea da. Aitor, ez dozu onartzea beste aukerarik ikusten, Jonek ez dabela onartuko dino.

Aitor Bizkarra, Jone Uria 8ko txikia

Bizilagunak zarie. Sutea piztu da zuen eraikinean eta suhiltzaileek esan deutsue eraikinetik urtetako modu bakarra eskailerako leiho batetik salto egitea dala. Jone, ez dozu salto egingo daben lehenengoa izan gura eta Miren konbentzidu guran zabiz aurretik joan daiten.

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Urtea joan jaku/enterau orduko 2. Datorren urterako/zein da zure plana?

Jone Uria, Eneko Abasolo 'Abarkas' 10eko txikia

Kuadrilakoak zarie. Zuen lagun baten hiletan egin dozue topo. Jonek esan deutsu berak ez dabela elizagaz ezer jakin gura, eta kanpoan geratuko dala elizkizuna amaitu arte.

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Politikari baten komunikaziño arduraduna zara. Zeuk idazten dautsazuz diskurtso danak. Agerraldi jendetsu batean berbetan dago orain eta txalo zaparradak eten bakoak dira. Inbidia sentitzen dozu.

Jone Uria Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube