Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Etxahun Lekue Etxebarria

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Lekeitio

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa 8ko nagusia

Umea harreran euki dozuen bikotea zarie. Duela hilabete batzuk bueltau zan familia biologikoagana. Zuk Etxahun, esperientzia errepikatu gura dozu. Ibonek esan deutsu erabakia hartzeko denbora behar dabela.

Txaber Altube, Etxahun Lekue 8ko txikia

Txaber taxi bat hartu dozu Lekeitiotik aireportura joateko, eta Etxahun da gidaria. Ordu erdi da taxian sartu zarela, eta oraindik ez dozue herritik urten.

Arrate Illaro, Etxahun Lekue 10eko txikia

Jubilatuak zarie. Pentsiño duinen aldeko protestan egin dozue topo eta zuen egoerari buruz berbetan hasi zarie: zuk Etxahun, pentsiño ona daukozu, Arratek, ostera, bizitzeko estu dabilela esan deutsu.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Zuk zer amesten zendun/umea zinela? 2. Ametsak betetako/badago denpora

Etxahun Lekue Kartzela

Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra

Bilbo

Etxahun Lekue Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Lagunak zarie. Umetan ikastetxe berean ikasi zenduen eta eskola jazarpena sufridu zenduen. Gaur, eskolatik deitu deutsue, ikasleekin jazarpenaren gaia lantzen dabizela-eta zuen bizipenak kontetako eskatzen. Nerea, zuk joateko asmoa daukozu, Etxahunek, ostera, ez.

Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Bikotea zarie. Gabon zaharretako familiakoen afarian jende asko batzen zarie urtero. Etxahun zuk gorroto dozuz holako ospakizunak. Xabatek, barriz, ondo baino hobeto pasetan dau beti. Etxahun, denbora daroazu Xabati keinuka, joan gura dozula adierazteko. Xabatek ez dau seinale bat bera be jasoten.

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Bertso eskolen lana/ez da, ez, makala! 2. Bertso ekosistema/benetan anitza

Onintza Enbeita, Etxahun Lekue 10eko txikia

Umoregileak zarie. Onintza, azken aldian eztabaidan dago umorea edozeren ganean eta edozelan egin leiken ala ez. Hori dala-eta Etxahunek esan deutsu zalantzak sortu jakozala bere ikuskizunetako edukien inguruan.

Etxahun Lekue Bakarka, gaia emanda

Emakumea zara. Orain arte lana izan da zure bizitzaren erdigunea, eta gura zendun ardura postua lortu zendun. Azkenaldian haurdun geratzea darabilzu buruan.

Onintza Enbeita, Etxahun Lekue 8ko txikia

Onintza Olentzero eta Etxahun Mari Domingi zarie. Onintza, Etxahunek esan deutsu egur bila doala basora. Asko tardetan dabela-eta, bere bila urten dozu. Akelarre baten topau dozu dantzan. Hurreratzeko gonbitea egin deutsu.

Etxahun Lekue, Onintza Enbeita Sei puntuko motza

Etxahun zure bikotekidea kartzelan dago eta Onintza zuen alaba nerabea da. Hilean behin, gitxienez, joaten zarie bisitan Andaluziara eta asteburu honetan toketan jatzue joatea. Etxahun, Onintza alabak/semeak esan deutsu kuadrilako afaria daukala eta ez dabela bisitan joan gura.

Etxahun Lekue Kartzela

Zorotzat hartu zaitue danek, baina bardin deutsu.

Etxahun Lekue Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube