Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Getxo-arratsaldea

Eneko Abasolo 'Abarkas', Mikel Galartza 8ko nagusia

Kale garbitzaileak zarie. Goizean goiz hasten dozue lan eguna. Domekaro parrandan dagoan jendearekin egiten dozue topo. Gero eta gatxagoa da zuen lana ondo egitea.

Jone Larrinaga, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia

Pisukideak zarie. Jone, Enekori txakurra erosi deutsazu hainbeste insistitu ta gero. Jone, zu zara beti txakurra pasietan ataraten dabena.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Puntuari erantzunak

1. Orain hasiko jakuz / jaiak herrietan 2. Santu asko dekoguz / ta Euskal Herrian

Eneko Abasolo 'Abarkas' Bakarka, gaia emanda

Aspalditik ez dozuz zure guraso eta lagunak ikusten. Etxera bueltetako ordua dala pentsetan dozu.

Santurtzi

Eneko Abasolo 'Abarkas' Kartzela

Atzo jendaurrean esandakoak esan ostean, lotsatuta zagoz

Eneko Abasolo 'Abarkas' Bukaerako agurra
Eneko Abasolo 'Abarkas' Hasierako agurra
Eneko Abasolo 'Abarkas', Imanol Arrutia 8ko nagusia

Erretzaile ohiak zarie. Gaur zuen alaba nerabeak erre egiten dabela jakin dozue. Eneko, zuk etxean erretzea debekatu gura deutsazu. Imanol erretan iztearen aldekoa da.

Malen Amenabar, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia

Auzokideak zarie. Malen, goizean goiz parrandatik bueltan sekulako gosearekin sartu zara okindegian . Bertan Eneko topau dozu, ogia besapean. Goitik behera begiratu deutsu.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Puntuari erantzunak

1. Santurtzin be euskaraz/gero ta gehiago 2. Berbalagun taldean/badago aukera

Arrate Illaro, Eneko Abasolo 'Abarkas' 10eko txikia

Zuek punta-puntako arraunlariak zarie. Halanda be, zuen soldatagaz ez daukazue bizitzeko beste. Arrate, Enekok esan deutsu gogaituta dagoala eta itzi egingo dabela.

Igorre

Eneko Abasolo 'Abarkas' Hasierako agurra
Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko nagusia

Lankideak zarie. Datorren abenduaren 6an, jai eguna da zuen lan egutegian. Beñat, egun horretan, jairik hartu ez eta lanera joateko eskaria egin gura dozu. Enekok, barriz, jai hartu gurako leuke.

Eneko Abasolo 'Abarkas', Oihana Bartra 8ko txikia

Pisukideak zarie. Eneko, Oihana triste samar ibili da azken sasoian eta edozertarako zurekin kontatzeko esan zeuntson. Harrezkero, gabero etortzen jatzu bakarrik sentitzen dala eta ea zurekin lo egin leiken galdetzen. Badator orain be.

Malen Amenabar, Eneko Abasolo 'Abarkas' 10eko txikia

Eneko, adinean gora zoaz eta egunerokotasunerako laguntzaile bat kontratatzea erabaki dozu. Oraintxe etorri da Malen laguntzailea. Gaur dozue lehenengo eguna alkarrekin.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Puntuari erantzunak

1. Nori emon deutsazu/azken besarkada? 2. Alkar zaintzea dogu/garrantzitsuena

Eneko Abasolo 'Abarkas' Kartzela

Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Bukaerako agurra

Bilbo

Eneko Abasolo 'Abarkas' Hasierako agurra
Miren Amuriza, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko nagusia

Preso dagozan Altsasuko gazteen lagunak zarie. Miren, zu itxaropentsu zagoz eta uste dozu berandu barik askatuko dabiezela. Enekok aldiz ez dauko ezelako esperantzarik justizian.

Miren Amuriza, Eneko Abasolo 'Abarkas' 8ko txikia

Eneko, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko ordezko bertsolaria zara eta ordubete falta da finala hasteko. Antolakuntzakoek esan deutsue Aitor finalista ondoezik dagoala eta bere ordez zeuk kantau beharko dozula. Kamerinora joan zara eta han topau dozu Aitor.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Puntuari erantzunak

1. Udabarriarekin/badator Korrika 2. Entrenatzen hasteko/heldu da sasoia

Jone Uria, Eneko Abasolo 'Abarkas' 10eko txikia

Kuadrilakoak zarie. Zuen lagun baten hiletan egin dozue topo. Jonek esan deutsu berak ez dabela elizagaz ezer jakin gura, eta kanpoan geratuko dala elizkizuna amaitu arte.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Bakarka, gaia emanda

Nerabea zara. Zure gurasoek umetzat hartzen zaitue eta ez dabe zure iritzia aintzat hartzen. Gaur be familia bazkarian isiltzeko esan deutsue.

Eneko Abasolo 'Abarkas' Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube