Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ander Elortegi Garatea

 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Elorrio

Ander Elortegi, Jon Arano 8ko nagusia

Edadeko bikotea zarie. Teknologia barrietara egokitzeko asmoz, duela urtebete ordenagailua erabiltzeko ikastaro batean emon zenduen izena. Ordutik, oso ondo joatzue.

Unai Agirre, Ander Elortegi 8ko txikia

Unai, mendira joan zara domekero legez. Bidean aurrera zoazela Ander topatu dozu kotxea aparkatu barri selfiak ataraten.

Ander Elortegi Puntuari erantzunak

1. Azkenengoz noz hartu / dozu bizikleta? 2. Gorputz osasuntsua / ta burua argi

Ander Elortegi Bakarka, gaia emanda

Baserritarra zara. Supermerkatuan zagoz, fruta eta barazkien etiketei begira.

Amorebieta-Etxano

Ander Elortegi Hasierako agurra
Ander Elortegi, Ander Ucelay 8ko nagusia

Elortegi eta Ucelay. Zuek biok herriko jaietako bazkaria mimo handiz preparetan izan dozue urtero. Gero eta jente gehiago apuntetan dala-ta, zuk, Elortegi, gatx ikusten dozu kalidadeari eustea, eta katering enpresa bateri eskatzea proposatu dozu. Ucelayk gurago dau zeuek egiten jarraitzea.

Inazio Vidal, Ander Elortegi 8ko txikia

Inazio, Done Jakue edo Santiago bidea zure baserri aurretik pasetan da. Gaur, Ander erromesa sartu jatzu etxean eta komuna non dagoan galdetu deutsu.

Ander Elortegi Puntuari erantzunak

1. Mendi lasterketena/gaur egungo moda 2. Gustuko lekuetan/aldatsik ez dago

Aitor Esteban, Ander Elortegi 10eko txikia

Zuek biok koadrilla bereko gurasoak zarie. Zuen seme-alabek astea eskolaz kanpoko jarduerakaz beteta daukie. Aitor, Anderrek esan deutsu, bere semearendako, jolasteko denbora gehiago gurako leukela.

Ander Elortegi Kartzela

Seguru zagoz mesanotxean gorde zendula. Gaur, begiratzera joan zarenean ez dagoala konturatu zara.

Ander Elortegi Bukaerako agurra

Lekeitio

Ander Elortegi Hasierako agurra
Txaber Altube, Ander Elortegi 8ko nagusia

Lagunak zarie eta asteburu pasa joan zarie. Ander, etxera bueltan Txaberrek esan deutsu argazkiak sare sozialetara igoko dabezala. Zuk Ander, zure pribatutasuna errespetatzeko eta argazkiak ez igoteko eskatu deutsazu.

Jone Uria, Ander Elortegi 8ko txikia

Berbalagun talde baten zagoze. Zuk Jone, euskara praktiketako emon zendun izena eta Anderrek zuei laguntzeko. Jone, Ander isildu barik ibilten da beti, zuei berbetan itzi barik.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi 10eko txikia

Zu Ibon semea zara eta Ander aita. Ibon, hile batzuk daroazuz Brasilen boluntario lanetan. Ander zuen aita, hasieratik egon da zure erabakiaren kontra, arriskutsua dalakoan. Gaur, ezustean, bisitan joan jatzu.

Ander Elortegi Puntuari erantzunak

1. Zuk zer amesten zendun/umea zinela? 2. Ametsak betetako/badago denpora

Ander Elortegi Kartzela

Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Ander Elortegi Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube