Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Esteban Etxebarria

 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Elorrio

Iker Uriarte, Aitor Esteban 8ko nagusia

Liburutegian ikasten dozuen bi lagun zarie. Geroz eta nabariagoa da isiltasun falta. Egoeragaz gogaituta, alternatibak bilatzen hastekotan zagozie.

Jon Arano, Aitor Esteban 8ko txikia

Jon, autoeskolako irakaslea zara. Aitorri kotxeko karneta kendu eutsien eta orain, barriz ateratzeko lanetan dabil. Klaseagaz hasi zarie eta Jon, Aitor ikasleak, daborduko zuk baino gehiago dakiela ta isilik egoteko esaten deutsu.

Aitor Esteban Puntuari erantzunak

1. Indarkeri matxistak / etenik ez dauka 2. Billur barik ibili / nahi dogu kalean

Aitor Esteban Bakarka, gaia emanda

Ume zinela, zure etorkizuna zelangoa izango zan argi zendun. Jubilau barritan, zure bizitzari errepasoa egiten hasi eta konturatu zara ez dozula horretako bakar bat be lortu.

Amorebieta-Etxano

Aitor Esteban Hasierako agurra
Aitor Esteban, Inazio Vidal 8ko nagusia

Aitor eta Inazio. Zuek biok ospitalean zagozie. Zuen bikotekideak erditze-gelara eroan barri dabez, eta laster zuek be sartu beharko dozue. Aitor zu trankil zagoz; Inazio, barriz, geldi egon ezinik.

Txaber Altube, Aitor Esteban 8ko txikia

Zuek biok auzokideak zarie. Zuk Txaber, eguraldiaren iragarpena egiten dozu telebistan. Gaur be, Aitor auzokidea etorri jatzu hasarre, oraingoan be, ez dozula igarri esaten.

Aitor Esteban Puntuari erantzunak

1. Besteei laguntzeko/prest egoten zara 2. Esker onik jasoten/ete dozu gero?

Aitor Esteban, Ander Elortegi 10eko txikia

Zuek biok koadrilla bereko gurasoak zarie. Zuen seme-alabek astea eskolaz kanpoko jarduerakaz beteta daukie. Aitor, Anderrek esan deutsu, bere semearendako, jolasteko denbora gehiago gurako leukela.

Aitor Esteban Kartzela

Seguru zagoz mesanotxean gorde zendula. Gaur, begiratzera joan zarenean ez dagoala konturatu zara.

Aitor Esteban Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram YouTube