Faseak eta sailkatzea
Bizkaiko Txapelketak fase nagusi bi ditu: Udabarriko Fasea eta Udagoieneko Fasea. Azken hori kanporaketekin hasiko da, finalaurrekoak jokatuko dira gero, eta azkenik, finala.
Udabarriko Fasea
Bizkaiko Txapelketaren lehenengo fasea izango da eta Bizkaia osoko bertsolariek hartuko dute parte. 2018ko apirilean eta maiatzean jokatuko dira saioak. 78 bertsolarik parte-hartuko dute, eta 13 saio jokatuko dira, 6 bertsolarikoak.
Udabarriko Faseko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira Udagoieneko Fasera.
Udagoieneko Fasea:
- Kanporaketak
30 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 5 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
2014ko txapelketetako finalistek, zuzenean 2018ko kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate.
- Finalaurrekoak
18 bertsolari lehiatuko dira fase honetan. 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
2016ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2018ko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate.
2016ko zortzi finalistek eman dute izena Txapelketan. Zozketaz, horrela banatu dira finalaurrekoetako saioak:
Berriz | Igorre | Lekeitio | ||
Xabat Galletebeitia | Nerea Ibarzabal | Etxahun Lekue | ||
Miren Amuriza | Beñat Ugartetxea | Jone Uria | ||
Gernika-Lumoko irabazlea | Onintza Enbeita | Ibon Ajuriagojeaskoa | ||
Plentziako irabazlea | Santurtziko irabazlea | Zornotzako irabazlea | ||
Puntuazioz 2.a | Berriatuako irabazlea | Puntuazioz 1.a | ||
Puntuazioz 5.a | Puntuazioz 3.a | Puntuazioz 4.a |
- Finala
8 bertsolari lehiatuko dira. Finalaurreko bakoitzeko 3 irabazleak, eta gainontzeko 5ak, puntuazioz sailkatuko dira.