Fase bakoitzean egin beharreko lanak
UDABARRIKO FASEA
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarka puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Bakarka gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.
Puntuazinoaren arabera edukiko dute kanporaketetara pasatzeko aukera.
KANPORAKETAK
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Bakarkako lana, kartzelako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.
Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetara pasatzeko aukera.
FINALAURREKOAK
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Kartzelako lana:
- Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.
Saioko irabazleak finalerako pasea lortuko du. Beste guztiek puntuazioaren arabera edukiko dute finalera pasatzeko aukera.
FINALA
A atalean:
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
- Bakarkako lana: gaia emanda hiru bertso, doinu eta neurri librean.
B atalean:
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean.
- Kartzelako lana: gaia emanda hiru bertso doinu eta neurri librean.
Lehen atalean puntuazio gehien lortu duten biak pasatuko dira bigarren atalera. Saio guztiko puntuazioak, hau da, bi ataletakoak, batuko dira txapelduna erabakitzeko.